Hezkuntza Normalkuntza Proiektua

Proiektu honen helburua euskararen egoerari buruz hausnartzea eta batez ere, euskararen erabilera hedatzea eta sustatzea da.

 

Helburu hauek betetzeko, Ikastetxeko eta hezkuntza komunitateko eragile guztiak hartu behar dira kontuan: irakasleak, ikasleak, gurasoak, administrazioko langileak... Horregatik, guztiak biltzen dituen plan osatuaren inguruan ari gara lanean normalkuntza proiektuan. Honekin batera ezinbestekoa da esatea, eraginkortasuna lortu nahi bada, herriko erakundeekin elkarlanean (udala, udal euskaltegia, euskara elkarteak…) jardutea behar beharrezkoa dela.

 

2020-2021ean ere, aurreko ikasturtean bezala lau urteko planari jarraipena emango zaio.

 

Hizkuntza Normalkuntza Plana aurrera eramateko erabiliko ditugun tresnak hauek dira:

 

 
  • HNP PROIEKTUA: lau urtean behin egiten da, eta bere baitan hartzen dira eskolako eragile guztiak. Gure helburu garrantzitsuena ikastetxearen hizkuntza euskara izatea da.
  • URTEKO PLANA: proiektua urteko helburuetara eta ekintzetara eramateko egiten dugu, eta urteko helburu eta jarduera zehatzak finkatzen ditu.
  • URTEKO MEMORIA: ikasturte bukaerako hausnarketa txostena betetzen dugu.
  • BATZORDEA: irakasleek eta ikasleek osatutako batzordea da. Haren helburua ikastetxean euskararen erabilera sustatzea, ekintzak proposatzea eta antolatzea da.

 

Ikasturte honetan ahozkotasunari emango zaio lehentasuna, Hizkuntza Proiektuan adostu genuen bezala, irakasgai guztietan landu eta ebaluatu beharko baita.

 

Honekin batera proiektuaren osagarri diren hainbat ekintza aipatu behar dira:

 

 
  • Euskaraldian Arigune moduan parte hartu eta kanpaina ikastetxean bultzatu
  • Euskararen eguna
  • Gabonetako Euskal Jaia
  • DBHko 3. mailako ikasleek TAKE 0 bikoizketa tailerrean parte hartu
  • Soziolinguistika klusterrarekin ARRUE Ikerketan parte hartu