ORIENTAZIOA/ORIENTACIÓN

Jantokia

Arte Batxilergoa

Iradokizunak / Kexak

Sugerencias / Iradokisunak

AMPA

HEDATZE proiektua

Hurrengo bi ikasturteetan, Beurko institutua HEDATZE proiektuan egongo da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, behean dagoen estekan sakatu.

 

Informazio gehiago

2024-06-11


2024 - 2025 BATXILERGOKO MATRIKULA

NORENTZAT:

BATXILERGOKO 1. MAILARA IGAROTZEN DIRENENTZAT.

 

BATXILERGOKO 1. MAILAKO ERREPIKATZAILEENTZAT.

 

BATXILERGOKO 2. MAILARA IGAROTZEN DIRENENTZAT ETA

BATXILERKOGO 2.MAILA ERREPIKATZEN DUTENENTZAT.

 

Ekainaren 17tik uztailaren 2ra (biak barne) idazkaritzan, gutunazalak dakarren dokumentazioa bete ondoren.

Matrikula egiteko gutunazalak idazkaritzan hartu behar dira ekainaren 17tik aurrera

2024-05-17


Hautazkoak 24-25 ikasturterako

Hemen ikus daitezke hurrengo urterako eskaintzen diren hautazkoak.

Momentuz DBHn eskainiko diren guztiak agertzen dira. Hurrengo asteetan eguneratuko da batxilergoko hautazkoekin.

 

Hautazkoak

 

2024-3-22


Ate irekiak. Batxilergo Artistikoa

Ate irekien jardunaldia martxoaren 19an izango da, arratsaldeko 18:00etan.

 

Hemen bideo bat daukazue!

Bideoa

 

2024-03-12


Argazki matematikoen lehiaketa

4. DBHko Matematika Tailerra ematen duten ikasleek eta 2.Batxilergoko beste zenbait ikaslek, Matematika Mintegitik sortutako proposamen bat hartuz, Beurko Institutuko Argazki Matematikoen Lehiaketa antolatu dute.

Argazkiak bidaltzeko epea otsailaren 5ean zabaldu da eta martxoaren 22an amaituko da. Sari desberdinak egongo dira zikloka banatuko direnak: DBH 1 eta 2; DBH 3 eta 4; eta Batxilergoa.

Informazio guztia webgune honetan esku izango duzue:

https://sites.google.com/beurkobhi.com/mate-argazki-leihaketa

Animatu eta parte hartu!

2024-2-8


Ate irekien jardunaldia DBHrako

Ate irekien jardunaldia DBHrako


Noiz: Otsailak 7
Orduak:  17:00 Euskaraz
                18:00 Gaztelaniaz

 

DBHko matrikulazio epea Otsailaren 7-23 bitartean izango da.

 

Ikastetxea itxita egongo da aste zurian, otsailak 12-16 bitartean.


Eskolaz kanpoko ekintzak Beurkoko Institutoko Gurasoen Elkartetik

"Kaixo familiak 2024ko urteari ongietorria emateko honako eskolaz kanpoko ekintza hauek eskaini nahi dizkizuegu Beurkoko Institutoko Gurasoen Elkartetik:

 

Eskolaz kanpoko 1. ekintza: kilika bertso eskola

Noiz: Astelehenetan

Ordutegia: 13:20-14:10

Izena emateko eta informazio gehiago honako esteka honetan(dohainik): Kilika bertso eskola izena emateko esteka

 

Eskolaz kanpoko 2. ekintza: Nerabeentzako fitness entrenamenduak familian

Noiz: Ostegunetan

Ordutegia: 16:30-17:30 edo 17:30-18:30

Izena emateko eta informazio gehiago honako esteka honetan(dohainik): Fitness entrenamenduak familian izena emateko esteka

 

Zuen izena eman ahalik eta lasterren plazak mugatuta egongo direlako. (kartelak erantsita)

 

Zuentzat jarduera horiek interesgarriak izango direlakoan, gabon zoriontsuak izan eta urte berri on!!!"

 

2023-12-22


Greba feminista orokorra

Familia horiek:

Ostegun honetarako, azaroaren 30erako, Greba Feminista Orokorra deituta dago. Hori dela-eta, ezin dugu bermatu zentroaren funtzionamendu arrunta egun horretan, ez irakasleei, ez garbitzaileei ezta jantokiari dagokionez.

Adeitasunez, 

Zuzendaritza-taldea

29/11/14


Azaroak 25a

23/11/14

Irakasleen Greba

Familia agurgarriok:

Urriaren 24rako eta 25erako (datorren astearte eta asteazkena, hurrenez hurren) hezkuntzan eta sektore publikoan deituta dauden greba egunak direla eta, ezin dugu bermatu zentroaren funtzionamendu arrunta egun horietan. 

Adeitasunez, 

Zuzendaritza-taldea

10/20/2023


2023/09/28

Kaixo, 1. DBHko hautazkoak eta taldeak direla eta, hainbat guraso zabiltzate galdetzen nola egin ditugun taldekatzeak. Horregatik honako puntu hauek argitzea beharrezkotzat jo dugu:

 

1. mailako taldeak hainbat irizpideren arabera egin dira:

 

  • Neska/mutiko kopurua orekatuz.
  • · Erreferentziako hiru ikastetxeetako ikasleak orekatuz.
  • · Ikastetxeek zenbait ikasleren arteko bateraezintasunei buruz eman dizkiguten informazioak jaso ondoren (justifikatuak eta konfidentzialak) ikasle horiek gure irizpidearen arabera banatu ditugu kasu batzuetan, orientatzaile eta maila horretako gure irakasle adituen irizpideari jarraituz.
  • · Asko eskatzen den irakasgaia Osasun Fisiko eta Emozionala da, Gorputz Hezkuntzako mintegiak emana. Gimnasioa erabat kolapsatuta dago, Gorputz Hezkuntzako irakasgaiak daudelako DBHko eta Batxilergoko maila guztietan, eta fisikoki ezinezkoa delako beste talde bat ateratzea.
  • · Ikasleek LEHENTASUN-ORDENAREN arabera aukeratu dituzte nahi zituzten irakasgaiak. Eskaera gehien dagoen irakasgaietan zozketak egin behar izan dira nork egingo dituen aukeratzeko, eta lehenengo aukera egokitu ez zaienei bigarrena jarri zaie.

 

Hori dela eta, ikasle batzuek ezin izango dute lehenengo jarri zuten hautazkoa egin. Datorren urtean egoera hori hartuko da kontuan 2. ikasturteko hautazko aukeraketak konpentsatzeko.

 

Agur bero bat, zuen zalantza argitu izana espero dugu.

 

2023/07/18
 
2023/07/21
 
2023/07/21

 

 

 

 

 

ikt   txantxangorria   Emakume

 

Matxurak / Averías

Gela Erreserba / Reserva de Aulas