Azaroak 25a
23/11/14
Irakasleen Greba
Familia agurgarriok:
Urriaren 24rako eta 25erako (datorren astearte eta asteazkena, hurrenez hurren) hezkuntzan eta sektore publikoan deituta dauden greba egunak direla eta, ezin dugu bermatu zentroaren funtzionamendu arrunta egun horietan.
Adeitasunez,
Zuzendaritza-taldea
10/20/2023
Kaixo, 1. DBHko hautazkoak eta taldeak direla eta, hainbat guraso zabiltzate galdetzen nola egin ditugun taldekatzeak. Horregatik honako puntu hauek argitzea beharrezkotzat jo dugu:
1. mailako taldeak hainbat irizpideren arabera egin dira:
- Neska/mutiko kopurua orekatuz.
- · Erreferentziako hiru ikastetxeetako ikasleak orekatuz.
- · Ikastetxeek zenbait ikasleren arteko bateraezintasunei buruz eman dizkiguten informazioak jaso ondoren (justifikatuak eta konfidentzialak) ikasle horiek gure irizpidearen arabera banatu ditugu kasu batzuetan, orientatzaile eta maila horretako gure irakasle adituen irizpideari jarraituz.
- · Asko eskatzen den irakasgaia Osasun Fisiko eta Emozionala da, Gorputz Hezkuntzako mintegiak emana. Gimnasioa erabat kolapsatuta dago, Gorputz Hezkuntzako irakasgaiak daudelako DBHko eta Batxilergoko maila guztietan, eta fisikoki ezinezkoa delako beste talde bat ateratzea.
- · Ikasleek LEHENTASUN-ORDENAREN arabera aukeratu dituzte nahi zituzten irakasgaiak. Eskaera gehien dagoen irakasgaietan zozketak egin behar izan dira nork egingo dituen aukeratzeko, eta lehenengo aukera egokitu ez zaienei bigarrena jarri zaie.
Hori dela eta, ikasle batzuek ezin izango dute lehenengo jarri zuten hautazkoa egin. Datorren urtean egoera hori hartuko da kontuan 2. ikasturteko hautazko aukeraketak konpentsatzeko.
Agur bero bat, zuen zalantza argitu izana espero dugu.

2023/07/21 |

2023/07/21 |
![]() |