Arte

Batxilergo artistikoan bukatu dute ibilbide akademikoa, bi unibertsitatekin hitzarmenak sinatuta.

Irakaskuntzaren Masterreko hiru ikaslek Beurkon bukatu dituzte haien praktikak.


Martina García Pozo, Sandra Gutiérrez eta Ainara Pérez Silva ikasle ohiek Beurko institutuan egin dituzte “Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntza Masterrak” eskatzen dituen praktikak, bukatu berri dugun 2017-2018 kurtsoan. Arte Ederretako fakultatera joan ziren hirurak batxilergo artistikoa egin ondoren eta bertara itzuli dira ikasleekiko daukagun ardurari eta esker, gure ikasle ohiei ziurtatzen baitiegu haien formakuntza bukatzeko leku apropos bat.


Beurko institutuak konbenioak sinatu ditu aurten Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Valentziako Universitat Internacional Valencianarekin. Horrela “kanpoko praktika zentroa” bilakatu da ikasleen garapen akademiko zein profesionalaren xedea duen zentroa, alegia. Modu horretan ezagutza teorikoak eta gaitasun praktikoak uztartu ditu gure hirukoteak, irakasleon bizitzan sortzen diren arazoen ikuspegi erreala ezagutu eta horiei erantzuteko baliabideak, paperaren gainean ondo geratzen direnak, erabiltzeko aukera izan dute.


Irakaskuntzaren eremua lantzenko aukera izan dute bere osotasunean, hiru irakasleok metatzen dugun esperientzia haien eskura jarrita. Hau guztia interesgarria izan da guztiontzat,ezagutzak elkartrukatzea ikasle izandakoekin, agian egunen batean lankideak izango diren horiekin.


Metodologia aplikatua,


Gaitasun metodologiko, tekniko, personal eta parte-hartzaileak garapena erraztu eta bideratu.


Esperientzia, trebatu, lan-merkatuan txertatzeko erreztasuna,


Berrikuntza, sormena eta ekinletza sustatu, autonomía pertsonala


Praktika kurrikularrak


Oinarrizko gaitasunen artean


Erantzunkizuna, ikasteko lanak antolatzeko prestakuntza, erantzukizuna, moldatzeko abilidadea, malgutasuna, kritikak jaso eta luzatu, lan-taldean aritzeko aukera.


Arte batxilergoko ikasleok blog bat sortu dugu gure lanak azaltzeko. Espero dugu zuen gustukoa izatea.

 

 

ERROR (no puede mostrarse el objeto)