Agenda 21 logo

Agenda 30

Eskolako Agenda 30 da hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana.

 

Hauek dira Eskolako Agenda 30en funtsezko oinarriak:

 

  • Eskolaren ingurumena hobetzea.
  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzea.
  • Tokiko komunitatean parte hartzea.

 

Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Hau dena ikusteko Beurko BHItik blog bat abiatu dugu gure eguneroko lana eskuragarri izateko:

 

Agenda 30